Prentsa Aretoa
Berriak
2004/12/05
URKULLU: “ESPAINIAR GOBERNUAK ETA SINDIKATUEK SESTAOKO ONTZIOLAREN HERIOTZA SINATU DUTE”
Iñigo Urkullu, EAJko BBBren lehendakariak, SEPIk, Zapateroren Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek, Sestaoko Ontziolaren heriotza-akta sinatu berri dutela adierazi du.
Lehendakari jeltzalearen aburuz “Madrilen hartu den erabaki honek, Espainiako Gobernuaren eta Espainiako sindikatu nagusien arteko aldez aurretiko hitzarmena bete dadila ahalbideratuko du. Honela, Sestaoko Ontziola –errudun- bihurtu eta Rodriguez Zapateroren gobernuak Bruselari eskaini ahal izango dio”.
EAJko BBBren lehendakariak azaldu duen legez “Espainiar gobernuak azken hilabete hauetan egin duen bakarra zera izan da: euskal enpresa eta Bizkaiko itsas sektore osagarri guztiak etorkizuneko bideragarritasun egitasmo guztietatik kanpo hutsi”.
Urkulluren esanetan “gaurtik aurrera, Patxi Lopezen eta euskal sozialisten interes politikoen arabera, ontziolaren itxieraren data aurreratzea edo urruntzea baino ez da lortuko. Enpresa pribatuen parte hartzea izan edo ez izan”.
Amaitzeko BBBren lehendakariak zera adierazi du: “momentu honetatik aurrera Espainiar Estatua eta Euskadiren arteko harreman garai berri bati hasiera emango diogu. Inbertsio gabezi nabaria jaso behar izango duen garai berri bat. Garai honetan gainera berezko erabakiak hartzen jarraitu beharko dugu. Honela, ekonomia, gizartearen ongizatea eta Espainiar Gobernuak ezartzen dizkigun berezkoak ez diren kostuak Estatuari fakturatzen jarraitu beharko dugu”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












