Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Europar Itun Konstituzionalaren aldeko botoa eskatu du, izan ere, "egonkortasun politikoaren eremuan, Europar Itun Konstituzionalarekin Euskal Herriaren eskubideek beraien tokia izango dute".

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2005/02/13

Urkullu: "Europar Konstituzioarekin Euskal Herriaren eskubideek beraien tokia izango dute"

Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Europar Itun Konstituzionalaren aldeko botoa eskatu du, izan ere, "egonkortasun politikoaren eremuan, Europar Itun Konstituzionalarekin Euskal Herriaren eskubideek beraien tokia izango dute".

Ezagutzera eman

Urkulluk gaur Durangoko (Bizkaia) ekitaldi politikoan parte hartu du. Bertan, datorren igandean izango den kontsultarako "baiezkoa" eskatu du. "Bizi dugun aldaketa egoera honek bereziko garrantzia dauka, batez ere,  Europar eraiketan ematen ari diren aldaketak".

BBBren lehendakariaren ustez "esku artean daukagun Europar Itun Konstituzionala ez da guk nahi izango genukeen bezain ona, baina hala ere, aurrera pausoa da. Ezin diogu Europar eraiketari ezetza eman, izan ere, Europa egonkortasun politikoa, garapen ekonomikoa, ongizatea eta solidaritatearen islada da".

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!