Prentsa Aretoa
Berriak
2005/02/14
Urkullu: “Batasunak ilusiozko jokoak egiteari utzi behar dio, denbora amaitzear baitago"
Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak Arnaldo Otegiri eta Batasunari gogorarazi die ilusiozko jokoak egiteari utzi behar diotela eta lanean hasteko garaia dela apirilaren 17ko hauteskundeetan izateko "denbora amaitzear dagoelako”.
Urkulluk ezker abertzaleari lanari ekiteko esan dio Euskadiko normalizazio eta baketzea lortzeko eta, azkenean, Euskal Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan dezaten.
“Batasunak -esan du BBBren lehendakariak- ahalegina egin behar du baina ez bakarrik ETAren bortxakeria gaitzetsiz, talde armatuari biolentzia bazter dezan eskatzeko eta herri honen bizitza politikotik irten dadin".
Urkulluk gogoratu egin du koalizio abertzalea legeztatzeko azken hitza "PSOE eta PP alderdiek eman behar dute eta inola ere ez hiruko itunak".
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












