Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, Ricardo Blázquez Bilboko gotzaina Apezpikuen Konferentziaren presidente berri izendatzea “ustegabeko ona izan da eta izendapen hori baliagarri  izatea itxaro dut, Espainiako Estatuko iritzi publikoari eta Elizari berari euskal gizartearen eguneroko errealitatearen irudi egoki eta zentzuzkoa hurbilarazteko".

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2005/03/08

Urkulluk: "Blázquezek euskal gizartearen errealitate egokia adieraztea itxaro dugu"

Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez, Ricardo Blázquez Bilboko gotzaina Apezpikuen Konferentziaren presidente berri izendatzea “ustegabeko ona izan da eta izendapen hori baliagarri  izatea itxaro dut, Espainiako Estatuko iritzi publikoari eta Elizari berari euskal gizartearen eguneroko errealitatearen irudi egoki eta zentzuzkoa hurbilarazteko".

Ezagutzera eman

Urkulluren iritziz, Ricardo Blázquez Apezpikuen Konferentziaren presidente izendatzea “onerako da, uste baitugu euskal gizartea zuzenean eta hurbil-hurbiletik ezagutzen duen pertsonak ekarpen handia egin dezakeela Apezpikuen Konferentzian, Espainiako Estatuari dagokionez".

Ildo beretik jarraituz, Bizkaiko burukide nagusiak adierazi du  “Bilboko gotzainak Eliza Espainiako Estatuaren eremuan zuzendu behar duenez gero, buruzagitza horrek euskal elizaren interesem isla ere izatea” itxaro duela EAJk.

Bilboko komunikabideei egindako adierazpenetan Urkulluk azpimarratu duenez,  “Bizkaiko elizaren buruzagi den urte hauetan guztietan, Blázquezek euskal gizartearen errealitatearekiko konpromisoa duen euskal elizaren jarrera islatu" omen du eta "euskal apezpikuekiko lankidetzari eutsi" omen dio.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!