Prentsa Aretoa
Berriak
2005/03/16
Urkullu: "Gizarte hau eraikitzen jarraitzeko konpromisoa eskaintzen dugu".
Iñigo Urkullu EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak gaur goizean aditzera eman duen moduan “datorren legegintzaldia erabakitzeko eta aurrera egiteko legegintzaldia izango da; gure aldetik Estatutu Politikoan eta gizarte hau eraikitzen jarraitzeko konpromisoan oinarritutako proposamen demokratikoa eskaintzen dugu”.
"PP eta PSOE alderdiek, beren aldetik, ez dute etorkizunerako egitasmorik aurkezten. Argi eta garbi ikusten dugu PP eta PSOE alderdiek Espainiako Gobernuaren babesa behar dutela. Biek behar dute Madrilen abala azken finean betikoa esateko, hau da, Espainia Euskadi dela eta Euskadi Espainia".
Iñigo Urkulluren esanetan “azken egunetan Euskadi osora eta batez ere Bizkaira. Ministroak eta Estatuko Autonomi Erkidegoetako presidenteak igorri dira eta horiekin batera PP eta PSOE alderdietako kargu politikoak. Egia esateko, arrazoi bakarra dute horiek guztiek hemen egoteko: euskal gizartearengan beldurra, nahasmena eta amorrua eragitea”.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












