Prentsa Aretoa
Berriak
2005/05/08
Ariztondok Gurutzetako sozialisten egoitzaren kontrako erasoa salatu eta Atutxa Legebiltzarrerako hautagairik aproposena dela adierazi du
Josune Ariztondo EAJren EBBren idazkariak atzo Gurutzetako sozialisten egoitzaren kontra burutu zen erasoa gaitzetsi du eta "euskal gizarteak bake-egoera lortzeko daukan itxaropena zapuztea oso gogorra litzatekeela" adierazi du.
Ariztondok gaineratu duenez Eusko Legebiltzarraren lehendakaritzarako EAJ-EA koalizioaren hautagaia Juan Maria Atutxa da "izan ere, kargu hori betetzeko perfilik apropos eta egokiena baitu" eta hurrengo egunetan "behar diren guztiei erakutsiko diegu Atutxa berriz izan behar dugula legebiltzarburu".
Era berean, EBBren idazkariak Juan Maria Atutxa "Eusko Legebiltzarra modernizatu eta teknologia berriak Ganbera horretan barneratzea lortu duen gizona" izan dela adierazi du. "Gaitasunen honek eta euskararen alde beti egin izan duen ahalegin eta esfortzuak legebiltzarburutarako hautagairik egokiena egiten dute".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












