Eusko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarrak zeharo arbuiatzen eta kondenatzen du Barakaldoko RENFE geltokian ziur aski ETA erakundeak jarritako bonbak eragin duen atentatua, zorionez kalte materialak besterik eragin ez dituena.

" />

Prentsa Aretoa

Berriak

2005/05/27

Urkullu: “Egungoa ez da lurrean hesiak jartzeko garaia, ez eta testosterona lehian aritzekoa ere. Egungoa, hitz egiteko eta elkarrizketari heltzeko aldia da”

Eusko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarrak zeharo arbuiatzen eta kondenatzen du Barakaldoko RENFE geltokian ziur aski ETA erakundeak jarritako bonbak eragin duen atentatua, zorionez kalte materialak besterik eragin ez dituena.

Ezagutzera eman
Urkullu: “Egungoa ez da lurrean hesiak jartzeko garaia, ez eta testosterona lehian aritzekoa ere. Egungoa, hitz egiteko eta elkarrizketari heltzeko aldia da”

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi duenez “euskal gizarteak ezin du ulertu nola Batasuna eta Rodríguez Zapateroren Gobernua bake prozesua abian jartzeari darion ilusioa eta itxaropena ereiten ari diren une honetan, bi alderdiok –bai Ezker Abertzalea eta bai Gobernua– testosterona lehian ari diren, prozesurako oinarriak eraiki beharrean. Egungoa ez da lurrean hesiak jartzeko garaia. Hitz egiteko eta elkarrizketari heltzeko aldia baino.“

BBBren lehendakariak esan duenez “baldin eta ETAk azken urteotan bonbak jartzen ibiltzea Euskal Herriaren bake egarria mespretxatzea bada, Gobernuaren jokabidea eta justiziaren erabilera politiko susmagarria ere ez dira negoziazio eta elkarrizketarako prozesuari heltzeko modurik egokienak.”

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!