Prentsa Aretoa
Berriak
2005/06/03
Azkuna aho batez aukeratu dute Hiri eta Portuen Nazioarteko Elkartearen lehendakari
Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea, aho batez aukeratu dute Hiri eta Portuen Nazioarteko Elkartearen lehendakari. Elkarte horrek bere Batzar orokorra egiten ari da Bilbon, atzo eta gaur.
Iñaki Azkunak, lehenengo eta behin, izendapena pozgarria dela esan du, eta adierazi du izendapen hori “ona dela Bilborako, zeren Elkarteak 200 kide baino gehiago baititu –bost kontinenteetako hiriak eta portuak–, eta Bilbori asko interesatzen zaio, ikuspegi guztietatik begiratuta ere, mundu guztiarekin harreman onak izatea”. “Munduko 200 portu eta hirirekin harreman onak izatea eta lehendakaritzari ekitea zoragarria da oso” –gaineratu du.
Azkunak bere esker ona azaldu du “Bilboko Portuaren eskuzabaltasunagatik”, zeren horri esker gauzatu ahal izan baita “Bilbok izan duen eraldaketaren zati handi bat”. “Portuak eskuzabal jokatu du Bilborekin, lur asko eta asko lagatu ditu Abandoibarran, eta Abandoibarrari esker gainbalioak eragin ahal izan ditugu beste auzo batzuetan gauzak egin ahal izateko".
Alkateak, harreman horiek “areagotu” egingo direla adierazi ondoren, esan du “Udalaren eta Portuaren lanari esker” izendatu dutela bera Hiri eta Portuen Nazioarteko Elkartearen lehendakari".
Nabarmenak...
BERRIA
2026/07/07
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












