Prentsa Aretoa

Berriak

2005/10/31

Alderdi bakoitzak bere proposamenak zehazteko garaia iritsi da

Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, pozteko modukoa da Euskadin alderdi guztiak –PP izan ezik– batzen gaituzten ideien gainean hitz egiten egotea, banatzen gaituzten ideiez mintzatu barik. Ildo horri jarraiki –adierazi du Iñigo Urkulluk–begi onez ikusten ditugu bai PSEk eta bai Batasunak EBBk aurkeztu duen agiriari buruz (“Elkarbizitzarako bake bideak”) egin dituzten adierazpenak.

Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, pozteko modukoa da Euskadin alderdi guztiak –PP izan ezik– batzen gaituzten ideien gainean hitz egiten egotea, banatzen gaituzten ideiez mintzatu barik. Ildo horri jarraiki –adierazi du Iñigo Urkulluk–begi onez ikusten ditugu bai PSEk eta bai Batasunak EBBk aurkeztu duen agiriari buruz (“Elkarbizitzarako bake bideak”) egin dituzten adierazpenak. Egun hau itxaropen hori eta ilusio hori sakontzeko ahaleginak egin behar ditugun eguna izatea nahi dugu, Euzko Alderdi Jeltzaleak ildo horretako neurriak transmititu nahi baitizkio euskal gizarteari. Une honetan Euskadiko indar politikoak eta sentsibilitate politikoak –salbu eta alderdi popularra– elkarrekin banatu ditzakegun ideiez, jarraibideez eta proiektuez mintzatzen aritzea, banantzen gaituzten hainbat eta hainbat gauzez hitz egiten ibili barik, urte askoan gertatu ez den egitatea da, eta ez dakigu Euskal Herriaren azken urteotako historian zehar inoiz jazo denik ere. Izan ere, egitate horrek esperantza eta ilusioa eragiten dizkigu. Bai PSEk eta bai Batasunak Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak bakeratze eta normalizazio politikorako aurkeztu duen “Elkarbizitzarako bake bideak – ante el final dialogado de ETA” izeneko agiriari buruz egin dituzten adierazpenen balorazio positiboa egiten dugu. Logikoa da bakoitzak bere inguruabarren araberako irakurketak egitea, baina argi eta garbi esan behar da, batzen gaituzten gaiak edo elkarrizketarako tresnaren baliozkotasuna gorabehera, gaur elkarrizketarako borondatea ez ezik hitz egiten jarduteko beharra nabarmentzen dela. Gure ustez, herri honetako sentsibilitate politiko guztiak –Batasuna ere bai– mahai baten inguruan esertzea, hots, solaskide guztiek ororen erabakiak errespetatzeko konpromisoa hartzen dugun mahai batean esertzea, arazoa konpontzeko behin betiko urratsa izango da, urte askoan irauten duen gatazka honi irtenbidea emateko aukera emango duelako. Oso garrantzizkoa da PSEren idazkari nagusiak adierazi duena, Euskadirako marko politiko berria behar dela esan baitu. Eta Euzko Alderdi Jeltzaleak argi utzi du hori Euzkadi Buru Batzarrak onetsi duen agirian. Izan ere, gure aburuz, marko politiko berria eraiki behar dugu, Gernikako Estatutuak baino herri babes handiagoa izango duena. Halaber, Batasunak herri honetan behin betiko normalizazio politikoa erdieste aldera ematen ari den urratsen balorazio positiboa ere egin behar dugu. Horri dagokionez, begi onez ikusten dugu Batasunak ere duela bi aste gure Alderdiak kaleratu zuen “Elkarbizitzarako bake bideak” deritzon agirian hurbiltzerako eta elkartzerako bideak aurkitu izana. Euskadiko Alderdi Sozialistaren Biltzarra eta azken bi egunetan alderdi horretako Idazkari Nagusiak egin dituen adierazpenak aztertuta, ondokoak azpimarratuko nituzke: euskal gizarteak erabakitzen duena errespetatzeko konpromisoa eta, benetako normalizazio-prozesu baterako oinarriak finkatuko dituen akordioa eta adostasuna lortzea helburutzat hartuta, herri honetako erakunde politiko guztiekin mahai baten inguruan biltzeko asmoa. Eta, halaber, ontzat jotzen dugu EASko Idazkari Nagusiak bere alderdiaren erantzukizunaz esandakoa. Izan ere, gure ustez, adierazpen horrekin bukatutzat eman dute Alderdi Sozialistan arduragabekeria eta hauteskundekeria nagusi izan diren aldia. Alabaina, oraindik ere entzun eta ikusten ditugu PSOE eta EAS Euskadiren autogobernuarekin benetan atxikita dauden zalantzan jartzera garamatzaten jarduketa eta adierazpen batzuk, eta kezkaturik gaude. Baina berriz ere esan nahi dut: garrantzitsuena Alderdi Sozialistak eta Idazkari Nagusi Patxi Lópezek adierazi duten borondatea da, akordioetara iristeko borondatea, bestelako esamesak eta adierazpenak alde batera utzita, nire ustez alderdi horretako batzuen gozagarri baino ez dira eta. Hori dela eta, hauxe esan nahi nioke Alderdi Sozialistari: ez ditzagun berriz nahastu bakea eta normalizazio politikoa, ez bata bestearen menpean jarri, ez guk, ez Euskadiko Alderdi Sozialistak, ez inork. Uste dugu heldu dela garaia alderdi bakoitzak bere jarrera zehazteko, eta idatziz gainera, Euzko Alderdi Jeltzaleak egin duen bezala. Hitz potoloak eta asmo handiko nahiak (ezinbestekoak direnak) gauzatu eta finkatu egin behar dira. Euskal alderdi gehienok omen dugun bakerako eta normalizazio politikorako borondatea zehaztu beharra dago, beraz, eta argi dago horrek berekin dakarrela arriskua, baina horixe da oraingo eginbeharra. Guk bete dugu geurea eta besteei gauza bera egiteko eskatzen diegu. Uste dugu, maiz esan dugun bezala, oraingo gau azken 27 urteetako aukerarik hoberena dela bakea eta normalizazioa lortzeko. Euzko Alderdi Jeltzaleak horretarako azken abagunea balitz bezala jardungo du emaitza izan dezan. Ez dago bestela aritzerik. Horrenbestez, gainerako alderdi politikoei ahalegin bera egiteko eskatzen diegu.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!