Prentsa Aretoa
Berriak
2005/11/04
Euzko Alderdi Jeltzaleak ez du uste legeak inolako proiektu politikoren zerbitzuan daudenik Urkullu: “Otegi kondenatuz, Espainiako justiziak berriro ere argi uzten du ez duela kasu guztietarako neurri bakarra erabiltzen”
Beste alde batetik, baina, ezin dugu ulertu Espainiako auzitegiek Arnaldo Otegi halako adierazpenak egiteagatik kondenatzea eta, aitzitik, ezertxo ere ez gertatzea Euzko Alderdi Jeltzalearen arduradun politikoei eta, are, Lehendakariari, etengabe terrorista edo terroristen konplize esaten digutenean.
Ezin dugu ulertu Espainiako justiziak, eta kasu honetan, Auzitegi Gorenak, nola aplika dezakeen neurri bat baino gehiago, kasuan kasu. Hala ere, ez gatoz bat Arnaldo Otegik egindako adierazpenekin, hots, Erregeari “torturatzaileen buru” esatearekin, lekuz kanpo zeuden hitzak izan zirelako.
Beste alde batetik, baina, ezin dugu ulertu Espainiako auzitegiek Arnaldo Otegi halako adierazpenak egiteagatik kondenatzea eta, aitzitik, ezertxo ere ez gertatzea Euzko Alderdi Jeltzalearen arduradun politikoei eta, are, Lehendakariari, etengabe terrorista edo terroristen konplize esaten digutenean. Ez dugu jokabide hori ulertzen, zeren eta, arestion adierazi dugunez, justiziaren aplikazioan neurri ezberdinak erabiltzea eragiten baitu, interesatua nor den. Eta bigarrenik, jokabide horiek ez diote ezelako mesederik egiten Euskadin abiarazten ari garen bakea eta normalizazio politikoa bultzatzeko prozesuari, guztiz kontrara baino, eta hori badakite, eta ondotxo jakin ere, epai horiek ematen dituztenek.
Euzko Alderdi Jeltzalekooi oso-oso gaitz egiten zaigu halako jokaera erakusten duen justizian sinestea eta justizia horrek ordezka gaitzakeela onartzea.
Eta ildo horri jarraiki, Espainiako erregearen berbak ere kritikatu egin behar ditugu, justizia horri Espainia batuaren zerbitzuan jarduten jarraitzeko eskatzeagatik. Euzko Alderdi Jeltzalearen iritzian, legeak ez daude inolako proiektu politiko bereziren zerbitzuan, interes orokorraren eta legeen zerbitzuan baizik, eta legeok, oro bezala, aldatu egin daitezke eta aldatu egin behar dira, aldi berrietara moldatu eta errealitate ezberdinei egokitze aldera. Bestela, zalantzan jarriko litzateke berriro ere estatuaren botereen arteko banaketa, hain beharrezkoa dena.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












