2005/11/15
Bilboko World Series lasterketearen etorkizunak azterketa nasai eta zehatza behar dau
Euzko Alderdi Jeltzalearen eretxian, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sakon eta zehatz aztertu behar dabe Bilbon World Series lasterketea barriro egitea komenigarria dan ala ez, erakunde horreek daukiezan datu guztiak kontuan hartuz. Euzko Alderdi Jeltzaleak uste dau ikuskizun horreek alderdi positiboak daukazala, zalantza barik, baina horreekaz batera badira ondorio eta eragin ez hain positiboak be, eta horreek guztiak nasai eta sakon aztertu behar dira, eta politika arloan adostu. Gai horri jagokonez, PSEren jarrera elektoralista eta alderdikoia kritiketan dogu, alderdi horrek –askotan egiten dauen legez– bere interesak jarri ditualako Bilboko herritarren interesen ganetik.
ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren aburuz, positiboa izan da ikuskizunak euki dauen eragina, bai eta Bilbok, Bizkaiak eta Euskal Herriak World Series lasterketa hori antolatuz kanpora begira emon dauen irudia be. Horrezaz ganera, euskal erakundeak –Udala eta Aldundia–hain ikuskizun konplikatua eta Euskadirentzat zeharo barria dana behar dan moduan antolatzeko gauza izan dirala ikusi dabe nazinoartean.
Euzko Alderdi Jeltzaleak uste dau ikuskizuna erabat arrakastatsua izan zala publikoari jagokonez; izan be, lasterketea ikusteko sarrera guztiak saldu ziran eta tribuna gehiago be ipini behar izan ziran. Halan be –beren beregi egin diran txostenetan erakusten danez–, ikuslerik gehienak Bilbokoak eta Bizkaikoak ziran, eta horrek itxaroten zana baino eragin txikiagoa euki eban azkenean zerbitzuen arloan.
Era berean, antolatzaileek zirkuituaren muntaia konplikatuak eragindako eragozpenak ahalik eta gehien gitxitzeko ahaleginak eta bi egin arren, eragin negatiboak be izan zirala azpimarratu behar da –muntaia horrek denpora asko behar dauelako–, eta eragin negatibook Bilboko auzotarrek, zuzenean, eta biztanle mugikorrek, zeharka, jasan behar izan ebezan.
Horrezaz ganera, BBBk uste dau beste alderdi kontrolaezin batzuen ganeko hausnarketea be egin behar dala. Horri jagokonez, ondokoa be nabarmendu beharrekoa da: halako ekimenen arrakastaren zati handi bat eguraldia lako zorizko eragileen pentzura egoten dala. Eguraldi txarra egoten danean, arriskutan jarri daiteke ekimen mota horreen arrakastea.
Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzaleak PSEren eta alderdi horrek Bilbon daukan zinegotzi Txema Oleagaren jarrerea, euren protagonismo pertsonal eta politikoa jarri dabelako Bilboren interesen ganetik, nabarmenkeria osoz. Aurpegi tristea erakutsi daike Bilbon beraren ganean berba egiteko halako jokabideei eutsi behar deutsen alderdi horrek.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15