Prentsa Aretoa
Berriak
2005/11/22
Euskadiko ekonomiak urte artekoari jagokonez daukan hazkuntzea %3,7koa izan da 2005eko hirugarren hiruhilekoan.
Euskadiko ekonomiak urte artekoari jagokonez daukan hazkuntzea %3,7koa izan da 2005eko hirugarren hiruhilekoan. Tasa horrek puntu bitan baino gehiagotan gainditzen dau 25eko Europar Batasunean lortu dana (%1,6).
Euskadiko ekonomiak urte artekoari jagokonez daukan hazkuntzea %3,7koa izan da 2005eko hirugarren hiruhilekoan. Tasa horrek puntu bitan baino gehiagotan gainditzen dau 25eko Europar Batasunean lortu dana (%1,6).
Aldi berean, gogorarazo behar da ekonomia espainiarrak izan dauana baino hamarren bi altuagoa dala (%3,5).
Euskadiko A.E.ko B.E.G.k euki dauan urte arteko hazkuntza erreala %3,7koa izan da aurtengo hirugarren hiruhilekoan, hau da, 2004ko iazko aldi beragaz erkatuta, Eustatek batu eta emon dauzen datuen arabera. Horrek esan gura dau hamarren bitan gainditu dauela bigarren hiruhilekoko urte arteko tasea (%3,5). Hiruhilekoen arteko hiruhilekoko hazkuntzea, bigarrenagaz erkatuta, %1,4koa izan da eta kontuan hartu behar da, adibidez, 25ekoen Europar Batasunean %0,6 koa izan dala.
Euskadiko A.E.ko B.E.G.ren urte arteko hazkuntzearen tasa hori ekonomia espainiarrak lortu dauena baino hamarren bi altuagoa da (%3,5) eta 25ekoen Europar Batasunean zenbatetsi dana baino puntu bi eta hamarren bat altuagoa (%1,6). EE.BB.etako ekonomiak hamarren bat baxuagoa izan dan urte arteko hazkuntza-tasea euki dau (%3,6), eta Japonian emoitza hori oraindik be txarragoa izan da, %2,9koa izan dalako.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












