Prentsa Aretoa
Berriak
2005/11/23
Bizkaiko EAJ, administrazioan jasankortasun kontzeptua aplikatzen aitzindaria.
Bizkaiko EAJ, administrazioan jasankortasun kontzeptua aplikatzen aitzindaria. Bizkaiko Foru Aldundia- EAJ-EA koalizioak kudeatuta- estatu mailako lehen instituzioa izango da jasankortasun kontzeptua bere jarduera guztietan barneratzeko egitasmo handia martxan jartzen.
Plan berritzaile honek foru jardunaren esparru guztietara zabaltzen du iraunkortasunaren kontzeptua, hau da, ekonomia, gizarte, ingurumen eta kultura esparrura. Plana onartzearekin batera, instituzio osoarentzako plan nagusi bat abian jarriko duen Estatuko lehen erakundea izango da Bizkaiko Foru Aldundia; beraz, plana sail guztientzako izango da.
Ildo horretan, programak eduki hauexek ditu:
· Oinarrian dauden 6 printzipio
· Aalborg+10 Adierazpeneko 10 konpromiso
· 30 ildo estrategiko
· 80 helburu espezifiko
Dokumentuaren arabera, printzipio hauetan oinarrituta egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiko politika sektorial guztiak:
1.- Ekonomia, ingurumen, gizarte eta kultura aspektu guztiak kontuan hartzea erabakiak hartzen direnean.
2.- Belaunaldien arteko ekitatea. Hurrengo belaunaldien beharrak kontuan hartu beharko dituzte neurri guztiek. Gaur egunerako eta etorkizunerako planifikatzea.
3. Herritar guztien oinarrizko beharrei erantzutea, pobreziaren arazoa jorratzea eta belaunaldien arteko ekitatea sustatzea.
4.- Ondo gobernatzea eta parte hartze ona egotea. Herritarrek parte hartu ahal izatea.
5.- Kultura identitatea sustatzea. Bizkaiaren idiosinkrasia eta bertako kultura baliabide propioak sustatzea, balioak direlako euren baitan.
6.- Zeharkako erabakiak hartzea, koordinazio administratiboa.
Egitura
Foru erakundeak izenpetutako Aalborg-eko 10 konpromisoek egituratzen dute agiria, eta egituraren muinean dago 10 konpromisoetako bakoitza. Ondoren, ildo estrategiko batek edo gehiagok garatzen ditu konpromiso horiek. Horrela, apurka-apurka konpromisoak bete ahal izango dira.
30 ildo estrategikoetako bakoitzaren azpian helburu nagusi bat dago, baita zenbait helburu espezifiko ere. Helburu espezifikoetako bakoitza jarduera multzo batez osatuta dago.
Zehaztuta dago jarduera zehatzak zein epetan bete behar diren, eta adierazle bat dute, zein neurritan betetzen diren jakiteko.
Horrenbestez, sailen jardueren batuketa koordinatzen bada, jarritako helburuak bete ahal izango dira, eta horren ondorioz, geure gain hartutako helburuetara hurbilduko gara.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












