Prentsa Aretoa
Berriak
2005/12/14
Bizkaiko Batzar Nagusiek gaurkoan onartuko dute EAJk hiri hondakinak kudeatzeko bultzatu duen egitasmo aitzindaria
Gaurkoan, Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk hiri hondakinak kudeatzeko sustatu nahi izan duen egitasmo aitzindaria onartuko da. Hartuko den konpromisoaren arabera, Bizkaiko hondakinik ez da zabortegira joango lehenagoko tratamendurik jaso gabe. Horretarako, eta beste ekimenen artean, konpostaje eta zaborren aurre-tratamendu mekaniko eta biologikorako lantegi berri bi eraikiko dira.

Halaber, Zabalgarbi lantegiko zaborren azterketa energetikoa egiteko bigarren lerroa ere jarriko da martxan. Egitasmo honek, Bizkaiko Batzar Nagusien Osoko Bilkurak ia aho batez onartuta, 2016 urtera arteko epea izango du.
Egitasmo honen helburu nagusia hiri hondakinen kudeatzeak kalitatezko zerbitzua ematea da, hiritar guztiei eta Bizkaiko Lurralde Historikoan ahalik eta kosterik berdintsuena eta murritzenarekin. Halaber, ingurumenarekiko babes mailarik handienak eskain ditzan gaur egun indarrean dagoen araudia eta garapen jasangarriaren oinarriak beteaz.
Hiri hondakinak kudeatzeko Egitasmo honen lurralde esparrua, Bizkaiko Lurralde Historikora mugatzen da, honen barruan daudela mankomunitateak eta hiri-hondakinen kudeatzea bereganatzen duten udalerriak.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS