Prentsa Aretoa
Berriak
2005/12/27
Virtisú enpresak duen Converting eraikina Bartzelonara eramateko erabakiarekin Bizkaiko EAJ arduratuta dago
Bizkaiko EAJk bere ardura erakutsi du Virtisú enpresak hartu duen erabakiaren aurrean, hau da, Converting eraikina Kadaguako Ibarretik Bartzelonara lekualdatzeko hartu duen erabakiaren aurrean. Aldaketa honek 50 bat langileengan ondorio ikaragarriak ekarriko lituzke. Gainera, Virtisú enpresa Pastguren deritzon beste enpresarekin batera egitasmo oso eta bakarra egiten dutela kontutan hartuta, Euzko Alderdi Jeltzalea beldur da erabaki honek orain arte erakutsi den baino garrantzi edo transzendentzia gehiago izango duen.
Virtisú enpresak duen Converting eraikina Bartzelonara eramateko erabakiarekin Bizkaiko EAJ arduratuta dago
Bilbo, 2005eko abenduaren 27an
Bizkaiko EAJk bere ardura erakutsi du Virtisú enpresak hartu duen erabakiaren aurrean, hau da, Converting eraikina Kadaguako Ibarretik Bartzelonara lekualdatzeko hartu duen erabakiaren aurrean. Aldaketa honek 50 bat langileengan ondorio ikaragarriak ekarriko lituzke. Gainera, Virtisú enpresa Pastguren deritzon beste enpresarekin batera egitasmo oso eta bakarra egiten dutela kontutan hartuta, Euzko Alderdi Jeltzalea beldur da erabaki honek orain arte erakutsi den baino garrantzi edo transzendentzia gehiago izango duen.
Virtisú-k, kalte ordainei eta lanpostuen berrezartzei buruz hitz eginez Enpresa Batzordea lasaitu nahi duen arren, jakin beharko luke egitasmo honek Enkarterrietako Kadagua Ibarran izan zuen harrera ona. Izan ere, eskualde honek enpresa eta industri egitasmoen behar ikaragarria baitauka. Orain, aldiz, eta azken erabaki honen berri izan ondoren, herritarrengan kezka da nagusi.
Beraz, eta Virtisúk erakundeekin hartu dituen konpromisoen eta duen gaitasunaren berri izan ondoren, EAJk produkzio eta enplegu ahalmenari eusteko eta eskualdean finkatzeko ahalegina egin dezan eskatzen dio.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












