Prentsa Aretoa
Berriak
2005/12/28
EAJ/PNVren siglak gezurretan erabili dituzte Gernikan kontzentrazio bat deitzeko.
Euren ideia eta ekimenak aurrera ateratzeko gezurra eta iruzurra erabili behar dituztenek euren burua deskalifikatzen dute.
Gernikako EAJ/PNVk salatu nahi du bere izena eta bere siglak erabili direla idazki batean. Idazkia udalerrian banatu da eta “Notas sobre el Apartheid y la plataforma ilegalizada de la Izquierda Abertzale G.A.I.” du izenburua. Idazkian, udaleko osoko bilkuraren aurrean mobilizatzeko dei egiten da. Asmoa inozentada bat egitea bazen, EAJ/PNVren izena erabiliz, gaitzetsi egin behar dugu, Gernikako borondate oneko pertsonengan honek duen ondorioengatik eta EAJ/PNVren printzipio historikoei iruzur egiteagatik.
Legez kanpoko plataformaren aldeko ekitaldia deitzeko gure izena erabiltzeak argi erakusten du noraino iristeko prest dauden gure herria kale itsu batean sartu nahi dutenek, nahiz eta hiritarren babesa izan ez. Euren ideia eta ekimenak aurrera ateratzeko gezurra eta iruzurra erabili behar dituztenek euren burua deskalifikatzen dute.
Bakea eta normalizazio politikoa, herri honek bere etorkizuna aukeratu beharrarekin batera, herri honen erronka nagusiak dira. Gero eta argiago dago nortzuk ez duten keinu bakarra ere egin nahi gure gizartearen gehiengoak duen nahia errealitate bihurtzeko.
Gora Euskadi Askatuta
Gernikan, 2005eko abenduaren 28an
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












