Prentsa Aretoa
Berriak
Europako Legebiltzarra
2020/10/29
Garraiorako Sare Transeuroparretan proiektu gehiago ez sartzea eta sare nagusia 2030ean amaitzea eskatu du Izaskun Bilbaok
Izaskun Bilbao Barandicak gaur planteatu du Garraiorako Sare Transeuroparra amaitu arte proiektu gehiago ez sartzea eta estatu kideei presio handiagoa egitea inbertsioetarako aurreikusitako konpromisoak bete ditzaten eta bide zati nagusiak 2030ean martxan jar daitezen
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/28
Osasuna, COVID-19aren aurkako borroka eta enplegua suspertzea, herritarren kezka eta lehentasun nagusiak
Bizkaiko Foru Aldundiak pandemiaren ondorioei buruz eskatu duen ikerketa soziologiko baten arabera, Bizkaian bizi direnek 10etik 7,6ko puntuazioa ematen diote Bizkaiko bizi-kalitateari, koronabirusa egon arren, eta etorkizunerako itxaropen positiboa mantentze dute
Eusko Jaurlaritza
2020/10/28
Elkarrizketari bultzada, irakasleei babesa eta ikastetxeen autonomia indartzea,Hezkuntza Sailaren jarduera-ildo nagusiak legegintzaldirako
Hezkuntza Sailak elkarrizketa bultzatuko du hezkuntza-akordio baten bila, Hezkuntza Lege berria adosteko
Eusko Jaurlaritza
2020/10/28
Kultur sektorearen profesionalizazio eta euskararen ezagutza eta erabilera areagotzea dira 2020-2024 legealdirako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburu nagusiak
Kultura, Euskara eta Kirol arloetako politikak gaur egungo egoera gainditzera eta 2030eko Euskadi eraikitzera bideratu behar direla azaldu du Zupiriak
EBB
2020/10/28
Ortuzar: “Diéselaren gaineko zerga ez da progresista, ezta ona ere Euskadiko automozio sektoreko milaka lanposturentzat”
EBBko presidenteak aitortzen du Aurrekontuen Proiektuan zerga horren igoera aurreikusi dela ikusteak Espainiako gobernuan zeukan konfiantza “kaltetu duela” eta baieztatu du EAJ-PNVk aurrekontu partida guztiei “luparekin begiratuko diela” emango duen botoa erabaki aurretik
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/27
Bizkaiak 400 profesional eta elurra kentzeko 82 makina ipiniko ditu lanean neguko bidezaintza planaren bidez
Plana azaroaren 1etik datorren urteko apirilaren 30era arte egongo da indarrean. Planak bi helburu dauzka: batetik, errepideak erabiltzen dituzten pertsonen segurtasuna hobetzea; bestetik, errepideak zabalik edukitzea, are izotza edo elurra dagoenean ere
Eusko Jaurlaritza
2020/10/27
Garamendi Sailburuak gobernu digitalaren estrategia bat ezarriko du administrazioan eta transferentziek herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetuko dituztela azpimarratu du
Olatz Garamendi Sailburuak legegintzaldi honetako jarduera-ildo nagusiak aurkezteko Legebiltzarrean egindako agerraldian administrazioaren modernizazioari bultzada emango diola esan du eta, gainera, administrazio digital, erraz, parte-hartzaile eta garden baterantz aurrera egiteko neurri-sorta bat iragarri du
EBB
2020/10/27
Mediavillak baieztatu du alarma egoerak autonomia erkidegoei babesa ematen diela pandemiari aurre egin ahal izateko
EBBren Arlo Instituzionaleko burukide arduradunak baieztatu du EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuko dituela “baldin eta ekonomia biziberritzea eta enplegua sortzea aurreikusten badute eta Espainiako gobernuak Euskadirekin hitzeman zituen konpromisoak betetzen badira”
Eusko Jaurlaritza
2020/10/26
Artolazabalek % 30eko aurrekontu-igoera iragarri du Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimentzako prebentziora eta arretara bideratzen dituen baliabideetarako
Sailak jarduteko ildo orokorrak aurkezteko egin duen agerraldian, helburu gisa berdintasun-politiken zeharkakotasuna sendotzea ezartzen da
Eusko Jaurlaritza
2020/10/26
Urkullu Lehendakariak elkarlaneko gobernantza eta subsidiaritatea defendatu ditu, autonomia-erkidegoek krisialditik irteteko parte-hartze aktiboa izan dezaten planteatuz
Euskadik lan-oinarri sendoa du, egiaztatuagoa eta zehatzagoa, proiektu traktoreei dagokienez, Espainiako Gobernuaren esku jarriko duena hala ezartzen den unean
BERRIA
2020/10/24
Euzkadi Buru Batzarraren adierazpena Nazio Batuen Erakundearen 75. urteurrenean
Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen mundu gerra baten erdian, milioika bizitzaren galera ekarri zuen zorigaiztoko une historiko hartan, gizaterian izua nagusi zen momentuan, pertsonaren dimentsio deshumanizatzailearen gorenean. Funtsean, III. Mundu Gerra eragozteko sortu zen
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/23
Ahaldun nagusiak arduraz jokatzeko eta gomendioak jarraitzeko eskatu die bizkaitarrei, kutsatzeen gorakadaren aurrean
Unai Rementeria: “Beste une oso zail bati egin behar diogu aurre, guztion erantzukizunik handiena eskatzen duena: udalerritik ez irtetea eta egoitzetan lan egiten dutenek edo egoitza horietan senideak dituztenek arreta-neurriak zorroztea”.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












