Prentsa Aretoa

Berriak

2006/01/17

Bilbotarren % 73,1k Bilbon gurako leuke barriro World Series lasterketa

Bilbotarren % 73,1k World Series izeneko auto lasterketa izan gurako leuke barriro. Lehiaketa hau ez da barriro egingo alderdien arteko adostasun politikoa apurtu zalako, lehenengo PSOE alderdiak eta gerotxoago EB eta EA alderdiek. Hiritarren % 81,7k adierazo dabe gertakari honek Bilbo mundu mailan ezagutzera emoteko balio izan dauala.

Ezagutzera eman
Bilbotarren % 73,1k    Bilbon gurako leuke barriro World Series lasterketa

ARGAZKIA JAITSI

Bilbotarren % 73,1k Bilbon gurako leuke barriro World Series lasterketa Bilbotarren % 73,1k World Series izeneko auto lasterketa izan gurako leuke barriro. Lehiaketa hau ez da barriro egingo alderdien arteko adostasun politikoa apurtu zalako, lehenengo PSOE alderdiak eta gerotxoago EB eta EA alderdiek. Hiritarren % 81,7k adierazo dabe gertakari honek Bilbo mundu mailan ezagutzera emoteko balio izan dauala. Bizilagunen % 65,2 horrelako gertakarien aldeko agertu da eta % 74,2rentzat oso baikorrak dira hiriarentzat. Portzentajeek behera egiten dabe % 42 eta %51 era , probak zuzenean jasan daben pertsonen artean. Beste alde batetik, Bilboko % 60,4k uste dau World Series izeneko lasterketak onura ekonomikoak ekarri deutsozala Bizkaiko uriburuari. Bilbo nazioarte mailan kokatzearen ganean esan behar da % 81,7k baiezkoa eman emon dauala. Kasu honetan be erantzuteko orduan zerikusia dau zirkuituaren ondoriorik jaso dan ala ez. Holan ba, zuzenean eragina jasan dabenen artean % 58k ontzat jotzen dau munduratzea eta portzentaje hau %85,5ra igotzen da eragina nozitu ez daben hiritarren artean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!