Prentsa Aretoa

Berriak

2006/02/17

Barakaldoko PSEk udalerriaren etorkizuna hipotekatzeko erabakia hartu du gaur.

Udalaren hirigintza arloko informazio-batzordeak Lutxana-Burtzeña eremuan Hiriaren Antolamendurako Plan Orokorraren aldarazpena onetsi du. Eusko Alderdi Jeltzaleak aldarazpen horren aurkako botoa eman du. Erabaki hori aurrera eroanez gero, 2.000 lanpostu baino gehiago sortzea galaraziko da eta ezin izango da ehunka etxebizitza eraiki udalerriko gazteentzat.

Ezagutzera eman
Barakaldoko PSEk udalerriaren etorkizuna hipotekatzeko erabakia hartu du gaur. Udalaren hirigintza arloko informazio-batzordeak Lutxana-Burtzeña eremuan Hiriaren Antolamendurako Plan Orokorraren aldarazpena onetsi du. Eusko Alderdi Jeltzaleak aldarazpen horren aurkako botoa eman du. Erabaki hori aurrera eroanez gero, 2.000 lanpostu baino gehiago sortzea galaraziko da eta ezin izango da ehunka etxebizitza eraiki udalerriko gazteentzat. Proiektu hori ez garatzeak 2.000tik gora lanpostu ez sortzea ekarriko lioke Barakaldoko udalerriari. Bestalde, ez lituzke alde horretan ingurumen arloan diren arazoak konponduko. Eta arriskutan jarriko lituzke, larriki gainera, industrialde horretan egun dauden lanpostuak. Horrez gainera, planteatzen duten hirigintza-proposamenak ez dio inondik inora men egiten Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren edukiari, zeinen bidez lurzoruaren aprobetxamendu handiagoak egitera behartzen baita. Egungo proposamenak arrisku bizitan jartzen du proiektua burutzea, zeren ez baititu epaiaren edukiak errespetatzen. Ez dezagun ahaztu, bestalde, proiektu horren kontrako hiru epai-erreklamazio erabakitzeke daudela oraindik. Informazio-batzordean gaur egun eztabaidatu den proposamenari dagokionez, azpimarratu behar da proiektu horrek ez dituela Bilbo Metropolitarrerako Planari doazkion hirigintzako egitasmoak ere errespetatzen. Eta, hainbestez, erakunde eskudunek ezetsi egingo dute, ziur aski.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!