Prentsa Aretoa
Berriak
2006/05/07
Urkulluk adierazi duenez "PSE-EEren zenbait ahots" Alderdien Legea berriz interpretatu behar dela uste dute
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak Alderdien Legearen indargabetzearen edo berinterpretazioaren alde egin du Ser irratian gaur goizean egin dioten elkarrizketan. Horrela, Batasuna datorren hauteskundeetara aurkeztu ahal izango dela azpimarratu du eta gaineratu duenez "PSE-EEren zenbait ahots" ere "legeak berriz interpretatzearen aldeko agertu dira".
Azaldu duenez, bortxakeria "gaitzesteko formulak, bestelako adierazpenengatik aldatuak izan daitezke".
Urkulluk gogoratu du baita "bake prozesuak luzeak izaten direla oso, izan ere, bake prozesuetan su eten soila ez ezik bestelako osagaiek ere parte hartzen baitute, hala nola, kartzela politika, birgizarteratzea edo-eta terrorismoaren biktimekiko begirunea eta arreta. Hauek guztiak ere normalizazioarekin eta elkar bizikidetzarekin harreman zuzena dute".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS