Prentsa Aretoa
Berriak
2006/05/25
Urkullu: "Ez dakigu zertan lagun diezaguken, alderdien arteko mahaian hizketakideak nortzuk izango diren jakiteak"
Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak Batasunari galdetu dionez "zertan lagun ote diezaguke alderdien arteko mahaian hizketakideak nortzuk izango diren jakiteak?". Urkulluren ustez, Batasunak "antzezpen" bat egin nahi izan du egin duen iragarpenarekin.
Onda Vasca irratian egin duen elkarrizketan Urkulluk adierazi duenez "alderdi anitzeko eztabaida-leku baten hizketakideak nortzuk izango diren esateak, ez du ezertarako balio". "Gure ustez, askoz gehiago balio du lan zuhur eta isilak, eta hori da, hain zuzen ere, alderdi politiko ezberdinekin azkenaldian egiten ari garen lana".
Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez "eszenifikazio eta komunikazio joko horretatik kanpo" badirudi "aurreratzeko ahaleginak egiten ari direla" baina, era berean, "ikus dezakegu nola keinu horiek eta baldintza ezak alderdi politikoen arteko mahaia ezinezkoa egingo dutela".
"Eta Batasuna eta PSE-z ari naiz. Bai batzuek eta bai besteek ere, komunikabideetan beraien muturreko aldarrikapenen iragarpenak egiten ari baitira eta kasu batzuetan zein besteetan, ematen du ez daudela alderdien arteko mahai baten inguruan jesartzeko prest" gaineratu du Urkulluk.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS