Prentsa Aretoa
Berriak
2006/07/04
Urkulluk esan du Zapateroren konpromisoa “zelatatuko dutela” eta antolamendu juridikoan “ez enkistatzea” espero du
EAJren EBBren bozeramailea den Iñigo Urkulluk esan du bere alderdia José Luis Rodríguez Zapatero gobernu zentraleko presidenteak euskal herritarren erabakia errespetatuko duela-eta hartutako konpromisoaren zelatan egongo dela eta adierazi du PSOE eta Zapatero “antolamendu juridikoan ez enkistatzea” espero dutela, “itxia eta aldaezina den zerbait bailitzan”.
Canal Bizkaiari egindako elkarrizketan, Urkulluk, gobernua eta ETA aurretik harremanetan egon direla dioten zurrumurruen inguruan, esan du “logikoa dela” zurrumurruak sortzea eta azpimarratu du “beharrezkoa dela hitz egitea eta elkarrizketan aritzea” eta, beraz, “ez dugu ezer txarrik egiten elkarrizketa irtenbideak aurkitzeko egiten bada".
Urkulluk ohartarazi du “hori ez dela gauetik goizera konpontzen” eta, hori dela-eta, “beharrezkoa dela zuhurtziaz aztertzea”, baina “itxaropenez”. Hala ere, adierazi du “ezinezkoa dela alderdi politiko bakoitzaren helburua isolatzea, batez ere PP eta PSOEren artekoa”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS