Prentsa Aretoa
Berriak
2007/10/16
Urkullu: “Ibarretxeri ezetz esaten badiote, akordioa lortzeko ahaleginetan jardungo dugu, kontsulta egiteko ahaleginetan aritu baino areago"
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, baldin José Luís Rodríguez Zapatero Gobernuaren Presidenteak Moncloan gaur egingo duten bileran "ezezkoa" ematen badie Juan José Ibarretxe lehendakariak aurkeztuko dizkion planteamenduei, Lehendakariak aurrera egingo du bere planekin "akordioa lortzeko ahaleginetan, kontsulta egiteko ahaleginetan aritu baino areago".
TVEk egin dion elkarrizketan, Urkulluk azaldu du "Estatu espainiarrean modu atseginean kokatzeko erlazio-eredua, hots, euskal gizartearen gehien-gehiengoak onesten duen elkarbizitza-markoa eta erlazio-markoa" eskainiko diola Ibarretxe lehendakariak Rodríguez Zapaterori.
Buruzagi jeltzaleak adierazi duenez, "euskal nazionalismoak eta lehendakariak karta guztiak ipini dituzte mahai gainean, denen agirian, Madrili elkarrizketa politikoa eskaintze aldera; horren aurrean, kontua batere hausnartu barik, aurrekoak defentsiban jartzen dira, erreferenduma edo kontsulta legez kontrakoa izango balitz bezala, izatekotan ere alegala besterik ez bailitzateke izango".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS