Prentsa Aretoa

Berriak

2007/11/06

Urkulluk ohartarazi du EAEANk “erabateko ospe-galtzea” izateko bidea hartu duela Ibarretxeren aurkako auzian

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk ohartarazi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) “erabateko ospe-galtzea” izateko bidea hartu duela Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta PSE-EEren buruzagi Patxi López eta Rodolfo Ares auzipetuta. Ezker abertzalearen ordezkariekin biltzeagatik auzipetu ditu, hain zuzen. Gainera, Urkulluk zekentzat jo du EAJk kasu honi “hauteskundeei begira etekina” atera nahi diola esan izana. Bere esanetan, “inork ez du akusatuen aulkian eseri nahi”.

Ezagutzera eman
Punto Radiori eskainitako elkarrizketan, Urkulluk esan du epaiketa «lehen egunean bertan amaitzea» espero duela, Fiskaltzak bertan behera uzteko eskatu duela kontuan hartuta. Alabaina, hori desio bat besterik ez dela adierazi du.

«Ez dakigu zer lurretan sartu nahi duten EAEANko ordezkariek erabateko ospe-galtzea izateko hartu duten bide honetan. Auzi hau ez da lehendakariaren kontrakoa bakarrik, baizik eta beste hainbat buruzagi politikoren aurkakoa ere bai», esan du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!