Prentsa Aretoa

Berriak

2008/03/04

Urkullu: “Asko dagoelako egiteko, boto erabilgarria, euskal botoa, EAJrena da”

EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, Iñigo Urkulluk, Muskizen jakinarazi du euskal herritarrek hemendik igandera bitartean ikusiko dutela boto erabilgarria, praktikoa, euskal botoa, EAJ dela.

Ezagutzera eman
Urkullu: “Asko dagoelako egiteko, boto erabilgarria, euskal botoa, EAJrena da”

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk abeltzainen sektorea babesteko egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpen horiek. Ekitaldi horretan, Eusko Alderdi Jeltzaleko Kongresurako eta Senaturako Bizkaiko hainbat hautagaik ere hartu dute parte.

Urkulluk ziurtatu du kanpaina berezia dela oraingoa. «Izan ere, orain artean proposamen zaparrada jaso dugu eta, orain, berriz, laborategiko estrategiak ikusten ari gara. PP eta PSOE elkarrekin borrokan ari dira, herritarrak gehiago zeinek haserrearaziko, dela botoa mobilizatzeko, dela abstentzioa eragiteko.»

«EAJk bakarrik eskaintzen dizkie herritarrei bermeak. Oraindik asko dago egiteke, eta bitarteko guztiak ipiniko ditugu euskal herritarren arazoei konponbideak emateko, Kongresuan eta Senatuan dugun presentziari erantzuten saiatzeko», adierazi du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!