Prentsa Aretoa

Berriak

2008/04/29

EAJ-l El Correo egunkariari egindako zuzenketa, EAJ-ren barneko auzien inguruan

El Correo Español - El Pueblo Vasco egunkarian apirilaren 29an, asteartea, agertutako albistea eta editoriala irakurri ostean («EAJ-PNV ratifica la expulsión de sus electos de Ondarroa que renunciaron por miedo» eta «Determinación peneuvista»), EAJren prentsa bulegoak testu horietan argitaratutako hainbat datu oker zuzentzeko beharra dauka.

Ezagutzera eman
El Correok aipatutako erabakia Bizkaiko Lurralde Auzitegiarena da, eta ez EAJren auzitegi nazionalarena. Ez da zuzena lurralde auzitegiaren epaia heleginezina denik.

1. Lehendabiziko epaia 2007ko azaroaren 28koa da, eta udal auzitegiak eman zuen, ez lurralde auzitegiak.
 
2. Udal auzitegiaren epaiaren kontrako helegitea 2007ko abenduaren 17an tarteratu zen, lurralde auzitegiaren aurrean. Une horietan, Felix Aranbarri zen lurralde auzitegiaren presidentea, eta hasiera-hasieratik abstenitu egin zen; izan ere, udal gestorako kide izatean, ezin zuen prozedura bideratzen parte hartu.

3. Lurralde auzitegiak 2008ko apirilean eman zuen epaia; beraz, Iñigo Urkullu ez zegoen BBBn, eta Felix Aranbarri ez zen lurralde auzitegiko presidente.

4. Erabakia helegingarria da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!