Prentsa Aretoa

Berriak

2008/05/16

Euzko Alderdi Jeltzaleko alkate batzuek Alkate Liberal eta Demokraten Lehen Topaketan parte hartu dute Bruselan

Laudioko alkate Jon Karla Menoyok, Santurtziko alkate Ricardo Ituartek eta Azkoitiko alkate Asier Aranbarrik Alkate Liberal eta Demokraten Lehen Topaketan parte hartu dute Bruselan, maiatzaren 14an eta 15ean; jardunaldi horiek Europako Parlamentuko eta Eskualdeetako Lantaldeko Europaren Aldeko Demokraten eta Liberalen Aliantzako taldeak antolatu ditu.

Ezagutzera eman
Mintegi horretan, kohesio-politikaren etorkizuna jorratu da, eta Europako zenbait proiektutan egun partadie badiren Europako hiri jakin batzuen kasuak ere aurkeztu dira. Halaber, hiri mugirkotasunari eta itsasoko autobideei buruzko Liburu Berdeaz ere hitz egin dute, Bilbo eta Brujas lotzen dituen autobidea bereziki aipatuz.

Jardunaldi horietan hainbat herritako alkateek esku hartu dute. Ondokoak dira herriak, besteak beste: Budapest, Luxemburgo, Chisinau (Moldavia) Zakopane (Polonia), Sant Cugat del Valles, Sheffield. Era berean, Liverpool, Rotterdam eta beste hiri batzuetako alkateordeak ere izan dira bertan.

Menoyok, Ituartek eta Aranbarrik adierazi dutenez, "topaketa mota hauen garrantzia azpimarratu beharrekoa da, zeren beste hiri batzuek dituzten esperientziak ezagutzeko aukera ematen baitute, hiri horiek handiagoak izan arren, azkenean arazo berberak izaten dituzte eta. Ez dugu bazter utzi behar Europak eta Europako erakundeek hirien eguneroko zereginetan duten garrantzi handia".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!