Prentsa Aretoa
Berriak
2008/06/25
Ortuzar: "Ostiralean Kontsulta Legearen inguruan Legebiltzarrean egingo den bozketa galtzeko aukera ez dugu kontuan hartzen"
EAJren BBBren presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du ez dutela kontuan hartzen datorren ostiralean Legebiltzarrean Kontsulta Legearen bozketa galtzeko aukera. Hilaren 27ko bozketa irabazteko deia egin du Ortuzarrek. “Guk, oraingoz, ez dugu ostiralean galtzeko aukera aintzat hartu. Galduko bagenu, egoera horretan egongo bagina, hausnartu egin beharko genuke gure estrategia politikoa”, adierazi du.
Ortuzarrek, “printzipioz”, baztertu egin du hauteskundeak aurreratzeko aukera eta kontsulta debekatzen badute, legearen barruan jokatuko dutela baieztatu du. Dena den, “Zapateroren itxikeriari erantzun irmoa” emango diote.
ETBri eskainitako elkarrizketan, EAJk alderdi instituzionala dela argi duela eta legea gustatu edo ez, legeari eta legeak ezarritako prozedurei atxikitzen zaiela adierazi du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.
Hala ere, zehaztu du prozedura horiek erabili egingo dituela EAJren jarrera zilegia eta demokratikoa izateaz gain, juridikoki bideragarria dela frogatzeko. «Baina legea bera eta legeak ezarritako prozedura judizialak errespetatzeak ez du esan nahi EAJ garen aldetik gustatzen ez zaigunari eta bidegabea iruditzen zaigunari erantzun politikoak emateko eta kritika politikoak egiteko aukerarik ez dugunik», jakinarazi du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS