Prentsa Aretoa

Berriak

2008/06/25

Guggenheimek espazio berria izango du Urdaibain, artea eta natura uztartzeko

Bilboko Guggenheim museoak beste zentro bat izango du Urdaibain, artea eta natura uztartzeko espazio batean. Atzo jakinarazi zuen Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok, Europa Forumeko Euskadi Tribunan. Bertan, desazelerazio ekonomikoari edota krisialdiari aurre egiteko neurri sorta aurkeztu zuen; horien artean, Guggenheim museo berria.

Ezagutzera eman
Guggenheim Fundazioaren arau estrategikoari jarraiki, eraikin apartekoa eta enblematikoa izango da, artelana. Baina, oraingoan, beste Guggenheimen ondoan desberdintasun bat izango du: biosferan erabat txertatuta egon beharko da. Hasiera batean, euskal kostaldean erakusketa zirkuituak ipintzea aztertu zuten, turistentzako ibilbide kultural erakargarria sortzeko asmoarekin. Baina, azkenean, Urdaibain eraikin bakarra ipintzea erabaki zuten.

Ahaldun nagusiak jakinarazi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak guztira ehun milioi euro bideratuko dituela proiektu honetarako. Era berean, gaineratu zuen arkitektura mota erabat ekologikoa eta iraunkorra izan beharko dela, energia berriztagarrien alorreko euskal enpresentzat motor izango dela eta iraunkortasunaren alorreko abangoardiako sistemak izango dituela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!