Prentsa Aretoa

Berriak

2008/07/15

Ortuzar: "Auzitegi Konstituzionala ez dizkiogu gauzak erraz jarriko, argudio garrantzitsuak aurkeztuko ditugu"

EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek esan du Auzitegi Konstituzionalari "ez dizkiotela gauzak erraz jarriko" eta "argudio garrantzitsu asko emango zaizkiola", horrela "harentzat ez da hain erraza izango" kontsulta eten dadin erabakitzea. Horrez gain esan du "buruz hotz" mantenduko dutela eta ez dituztela "mendira eramango, Madrilen egin nahi duten bezala".

Ezagutzera eman
Radio Euskadin egindako adierazpenetan zera azaldu du: "egiten dugun guztia burua hotz daukagula egingo dugu, gobernuko alderdiak gara eta. Ez gaituzte mendira eramango, Madrilen egin nahi duten bezala. Beso-borroka juridikoa egingo dugu”.

Ortuzarren esanetan, aldekoak diren "argudio garrantzitsu ugari" dituzte eta, horregatik, Konstituzio Auzitegiari “ez dizkiote gauzak erraz jarriko” gero haientzat kontsulta etetea “hain erraza izan ez dadin”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!