Prentsa Aretoa
Berriak
2008/07/19
Ortuzar: "Urdaibaien aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira"
Gernika-Lumon burutu den eta Urdaibai bultzatzeko EAJren egitasmoak zeintzuk diren argitu duen prentsaurrekoan, BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek zera adierazi du: "Urdaibaik ezin du izan natura hila biltzen duen koadro bat. Aukera berriak eskainiko dizkiguten eremuak sortu behar dira, hemen bizi direnen eta bertan bizitzen jarraitu nahi dutenen etorkizuna bermatzeko".
Ortuzarren ustez, "gaur egun abertzalea izatea ez baita ikurrina altxatzea bakarrik, baizik eta herri honek aurrera egiteko behar dituen oinarriak ezartzea, Urdaibaiko jendeak, Busturialdekoak, hemen bizitzen jarrai ahal izan dezan, eta haien seme-alabek beren etorkizuna etxean bertan, beren eskualdean garatu ahal izan dezaten".
"Herritarren iritziak aintzat hartu ditugu eta gure betebeharra da gauzak zuzentzea. Konpromiso bat baitaukagu eskualdearekin, baita Bizkaiarekin eta Euskadirekin ere" gaineratu du.
"Eskualdea konturatu gabe itzaltzen ari zen bitartean, gu bidaiatzen genbiltzan, bakearen herriaren irudien errentez bizitzen, senidetzeez. Baina ezin da irudiaz, oroipenez eta senidetzeez bizi" azaldu du.
"Beherakada jarraitutik garapen iraunkorrera igaro behar dugu. Bizitzeko aukera berriak sortu. Enpleguari eutsita eta, ahal bada, lanpostu gehiago sortuta. Zerbitzuak eta merkataritza elikatuta. Bizi kalitatea bermatuta. Erein gero jasotzeko. Mendeetan eskualde honetako gizonek eta emakumeek, beren lanarekin, altxorra den estuarioa zaindu dute. Ondare hori babestu behar dugu etorkizunari begira, baina paisaia pertsonen gainetik jartzen duen ekologismo erradikalean erori gabe. Ez ditugu erreserba indiarrak nahi, ezta bizirik gabeko postalak ere. Lehenengo bizi eta gero filosofatu".
Krisiaz ere hitz egin du buruzagi jeltzaleak eta azpimarrtu duenez, "batzuek ez dute krisi ekonomikoaz hitz egin nahi (Zapatero), nahiz eta langabezia hazten ari den, prezioak nabarmen igotzen eta, aurreikuspenen arabera, Espainia atzeraldian sartuta dagoen, baita Euskadi ere. Dena den, gu hobeto kokatuta gaude, aurre egiten baitiegu arazoei. Konponbideak nahi ditugu; proiektu berriak ekonomia bultzatzeko, inbertsioak errepideetan, proiektu enblematikoetan, esaterako Guggenheim museoan. Ez dugu burua lur azpian ezkutatzen, ostrukak bezala."
"Zapatero arazo bilakatzen ari da, berez; ez baitu ezer egiten, aldartea baino ez baitauka. Ez al dago krisirik? Ez al dago arazorik? Guztiari EZEZKOA ematen dio. Baita herriari hitza eskatzeari ere. Guztiari EZEZKOA. Hori al da etorkizuna?"
Amaitzeko ondorengoa adierazi du, "EAJ ez da geldituko. Nahiz eta guztiari EZEZKOA ematen dioten. Bertakoentzat bizi kalitate handiagoa lortzeko lanean jarraituko dugu, hori baita autogobernua, guk geuk geure etorkizuna kudeatzea, guk geuk erabakitzea zer den gehien komeni zaiguna, gure interesak defendatzea, gure ekonomia, gure aukerak. Gero eta mendetasun txikiagoa izatea gure tresnak eta gure politikak erabilita, eta mendetasuna txikiagoa den heinean independenteago izatea".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS