Prentsa Aretoa

Berriak

2008/07/29

Ortuzar: “Zapatero ez da fidatzekoa”

EAJren BBBren buru Andoni Ortuzarrek adierazi du Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterok ez dela fidatzekoa erakutsi duela, eta terrorismoaren aurkako hitzarmenean parte hartuz gero, bere alderdia «harrizko gonbidatua» izango ez denaren bermeak eskatu ditu.

Ezagutzera eman
Sabin Etxeko egoitzan komunikabideen aurrean egindako agerraldian, Ortuzarrek adierazi du EAJ alderdi arduratsua dela eta ez duela Zapaterok eta PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lópezek bezala jardungo. Izan ere, lehenengoak eskumenen transferentzia kontsulta geldiaraztearekin lotzen du, eta bigarrenaren arabera, kontsulta aurrera doan bitartean, kutxak ez dira elkartuko.

Alde horretatik, gogorarazi du alderdi jeltzalea alderdi instituzionala eta arduratsua dela, eta Euskadik eta Espainiako Estatuak dituzten bi arazo garrantzitsuren aurrean (terrorismoaren aurkako borroka eta krisia) hitz egiteko eta inplikatzeko prest dagoela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!