Prentsa Aretoa

Berriak

2009/01/20

Ortuzar: “CISen inkesten araberakoa izango da ezker erradikalaren presentzia hauteskundeetan”

Andoni Ortuzar EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur Herri Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, “ezker erradikalaren presentzia martxoaren 1eko hauteskundeetan CISaren inkesten araberakoa izango da”. “Tamalez horrela izan da azken hauteskundeetan eta, beraz, horrela izango dela, beste behin” uste dut” gaineratu du.

Ezagutzera eman
Azpimarratu duenez, “aukera guztiak hautestontzietan sarrera izan beharko lukete eta hiritarrok izan beharko lirateke bakoitzari gure tokian jarri beharrekoak. Gure alderdiak, etsipenez itxaro du Madrilek gai honi buruz egingo duen hauteskunde kalkulua”.
“Hautes mailako Down Jones gorabeheran daude. Patxi Lopezen aukera nola dagoen ikusi nahi dute eta horren arabera jarrera bat edo beste hartu. Tristea da oso baina horrela da” azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!