Prentsa Aretoa

Berriak

2009/03/10

Ortuzar: “Hilabeteotan guztiotan izan ez duen zintzotasuna izan dezan eskatu nahi diogu PSEri”

PSEk negoziazio elkarrizketetara deitu ditu alderdi politikoak, eta Eusko Alderdi Jeltzalea ere gonbidatu du haietara.Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak adierazi duenez, «soilik itxurak egiteko deitu gaitu bilerara, dagoeneko PPrekiko akordioa zehazturik du eta. Gizarte honek ez du itxurakeria gehiagorik nahi».

Ezagutzera eman
Ortuzarrek esan duenez, «hilabeteotan guztiotan euskal herritarrekin izan ez duten zintzotasuna izan dezaten eskatu nahi diegu, hala ere, PSEri eta Lopezi. Gardentasunez joka dezaten. Azal diezaioten euskal gizarteari nolako konpromisoak hartu dituzten. Beldur baikara ez ote diren bai batzuk bai besteak ezagutarazi nahi ez dituzten akordioak egiten ari mahai azpian, isilpean».

«Joan den ostegunean, Euskadiko instituzioetan eta ekonomian egonkortasuna bermatzeko hitzarmen bat negoziatzea eskaini genien, eta ezetz esan ziguten; haiek bazituztela beharrezko 38 botoak, eta beraz, ez zegoela zer negoziaturik. Hortaz, gaur egun, ez du zentzurik plantak egiten eta denbora galtzen ibiltzeak», gaineratu du.

Buruzagi abertzalearen iritziz, «PSEk, makillajerik gabe eta barrualdea ezkutatu gabe, PPrekin negoziatu behar du. Basagoitiren eta Rajoyren Alderdi Popularra delako Patxi López Ajuria Enera eraman dezakeen bakarra». 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!