Prentsa Aretoa
Berriak
2009/04/01
Ortuzar: “Gezurra eta koherentzia falta, politikan, garesti ordaintzen dira”
EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarren gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, "PP eta PSOE alderdien arteko akordio-dokumentuaren berri izan dugu, baita Alderdi Popularrak Arantza Quiroga izendatu duela Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai gisa ere. Ondorioz, horren inguruan egiten dugun lehenengo hausnarketa da haien arteko akordio arranditsuaren ustezko oinarriaren koherentziak eta filosofiak hogeita lau ordu iraun duela. Aldaketa demokratikorako ustezko akordioaren lehen asmoa Euskadin duela 30 urte hartu zen lehen adostasun handia, hau da, Legebiltzarreko presidentea boto gehien jaso dituen hautagaia izatea, haustea da".
Ortuzarren aburuz, "atera dugun bigarren ondorioa da PSEk eta Patxi Lópezek, Ajuria Enean berralokatuta bizi nahi izateagatik, euskal autogobernuaren giltzak PPri eman dizkiotela, Euskadiren garapen politikoaren aurka gogorren egin duen alderdiari. Eta hori ez dugu guk esan, Lópezek berak esan zuen Basaurin egin zuen mitinean; hantxe adierazi baitzuen, behin eta berriz, ez zuela PPrekin akordiorik egingo".
"Eta hori guztia anbizio politikoagatik, egoismo eta egolatria hutsagatik. Hauteskundeetan aurrerapenak eta transbertsalitatea ekarriko zuela zin egin zuen alderdiak, orain, eskuin neoliberal eta zentralistenak luzatu dion berunezko eskuari heldu dio".
Bukatzeko, BBBren presidenteak azaldu du baita "gezurra eta koherentzia falta, politikan, garesti ordaintzen dira. Eta horiexek dira, hain zuzen, Patxi Lópezek Ajuria Enerako bideari ekiteko bere gain hartu dituen bi jarrerak".
Greba orokorra
Hilak 21erako deitu duten greba orokorrari buruz galdetuta, EAJ-PNVko Bizkai Buru Batzarreko Andoni Ortuzar buruak adierazi du "uste dugu Euskadik ez duela grebarako garairik. Krisialditik ateratzeko lan egin behar dugu. Elkarrizketa sustatu behar dugu, konponbideak bilatu ahal izateko. Eusko Legebiltzarrak ez-ohiko osaera edukitzeak beste sektore batzuk kutsatzen hasi da eta horrek kezkatzen gaitu. Gure aukera erantzukizuna eta gizarte eragileen arteko batasuna da".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












