Prentsa Aretoa
Berriak
2009/06/02
Igorreko EAJ-PNVrentzat aberrazioa da Txiki Marañon herriko jaietako pregoilari izendatzea
Igorreko EAJ-PNVk salatu egin du "kultura zinegotzi eta Jai Batzordeko presidentea denaren oniritziarekin, ekainaren 5an hasiko diren San Antonio Jaietarako pregoilari Txiki Marañon izendatzeak suposatzen duen etikarik eza eta aberrazioa".
Igorreko EAJ-PNVk "ez du ontzat ematen izendapen hori, jai batzordeak aukeratutakoa izan zelako Juan Mari Atutxa gure alderdikidearen kontra antolatu zen erasoaren arduradunetariko bat. Marañon ezin da gure jaietako pregoilaria izan. Lotsagabekeria da eta errespeturik eza Igorreko bizilagun askorekiko, Marañonek pregoia irakurtzea. Igorren egon badaude izendapen hori merezi duten pertsonak eta taldeak, bake gizon eta emakume ugari, eta denak izan daitezke jaietako pregoilari".
"Kultura zinegotziaren jarduera salatzeaz gain, gobernu taldearen eta honen barruan ID (Igorre Danontzat) talde askearen ausardiarik eza ere salatu nahi dugu" gaineratu dute Igorreko jeltzaleek.
Amaitzeko, Igorreko EAJ-PNVk herriko bizilagunei zuzendutako deia zabaldu du "jaiak hasteko pregoia irakurtzeko ekitaldian parte har ez dezaten eta jaietako gainerako ekitaldietara bakean joan daitezen".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS