Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/10
Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak auto elektrikoaren elikadura sistema garatzeko protokoloa izenpetu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza akordioa izenpetu berri dute Boroako AIC zentro teknologikoan auto elektrikoa elikatzeko eta " gasolindegi" sarea egokitzeko lana bultzatze aldera. Mercedes eta Toyota moduko enpresa handiek Boroako zentroan ikertzea eta teknologia garatzea lortu ondoren, oraingo honetan egitasmo honetako beste zutabearen txanda da, hau da, auto ekologikoari energia emango dieten eragileak tartean sartzea. Zirkulua ia itxita dago eta arrakastarako bermea diren atal irmoek osatzen dute.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Iberdrolako presidenteak akordioa izenpetzeko ekitaldian azaldu dute aliantza honen sustraia.Bilbaok baieztatu duenez auto berdeen garapena " erronka" da gizartearentzat eta Bizkaiak eklosio honetan parte hartu nahi du . Ahaldunak garrantzizko jo du " mundu mailan erreferentziazkoa den " euskal enpresaren babesa izatea eta kide berriak Automotive Intelligence Center(AIC) zentrora erakartzea.
Egin beharrekoa
Auto berdearen baterien garapena da auto mota hau errepidera irteterako orduan izan duen oztoporik handiena. Auto elektrikoaren autonomia eskasak hirira lotzen du. Gaur egun pentsa ezina da ibilbide luzeak egitea ehun kilometrotan agortzen den bateria, errekarga puntuek osatutako sarerik gabe.
Ikerketak pilaren potentzia handitzean oinarrituko dira, baina honen tamaina handitu behar gabe eta prezioan oraingo eragina murriztuta. Garatu beharreko beste zutabe handia da janaritze sare. Ikerketa ildo bi horietan aurrera egiteak suposatuko du sektore honen " gailur teknologikoan" egotea.
"Autoa ez dugu bihar edo sei hilabete barru aterako, baina egon egon behar dugu mugitzen den prozesu orotan, parte hartzaile izan nahi dugu auto elektrikoaren etorkizunak behar dituen berrikuntza eta teknologia garapenetan, eta horretarako izenpetu dugu hitzarmen hau" esan du Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak. Aliantza hau etorkizunerako egin dugu baina industria gaurtik bertatik dinamizatuko du".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS