Prentsa Aretoa

Berriak

2010/02/10

Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak auto elektrikoaren elikadura sistema garatzeko protokoloa izenpetu dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak lankidetza akordioa izenpetu berri dute  Boroako AIC zentro teknologikoan auto elektrikoa  elikatzeko eta " gasolindegi" sarea egokitzeko  lana bultzatze aldera. Mercedes eta Toyota moduko enpresa handiek Boroako zentroan ikertzea eta teknologia garatzea lortu ondoren, oraingo honetan  egitasmo honetako beste zutabearen txanda da, hau da, auto ekologikoari energia emango dieten  eragileak tartean sartzea. Zirkulua ia itxita dago eta arrakastarako bermea diren atal irmoek osatzen dute.

Ezagutzera eman
Iberdrolak eta Bizkaiko Foru Aldundiak auto elektrikoaren  elikadura sistema garatzeko protokoloa izenpetu dute

ARGAZKIA JAITSI

Jose Luis Bilbao  Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Iberdrolako presidenteak akordioa izenpetzeko ekitaldian  azaldu dute aliantza honen sustraia.Bilbaok baieztatu duenez auto berdeen garapena " erronka" da gizartearentzat eta Bizkaiak eklosio honetan parte hartu nahi du . Ahaldunak garrantzizko jo du " mundu mailan erreferentziazkoa den " euskal enpresaren babesa izatea eta kide berriak Automotive Intelligence Center(AIC) zentrora erakartzea.

Egin beharrekoa

Auto berdearen baterien garapena da auto mota hau errepidera irteterako orduan izan duen oztoporik handiena. Auto elektrikoaren autonomia eskasak hirira lotzen du. Gaur egun pentsa ezina da ibilbide luzeak egitea ehun kilometrotan agortzen den bateria, errekarga puntuek osatutako sarerik gabe.

Ikerketak pilaren potentzia handitzean oinarrituko dira, baina honen tamaina handitu behar gabe eta prezioan oraingo eragina murriztuta. Garatu beharreko beste zutabe handia da  janaritze sare. Ikerketa ildo bi horietan aurrera egiteak suposatuko du sektore honen " gailur teknologikoan" egotea.

"Autoa ez dugu bihar edo sei hilabete barru aterako, baina egon egon behar dugu mugitzen den prozesu orotan, parte hartzaile izan nahi dugu auto elektrikoaren etorkizunak behar dituen berrikuntza eta teknologia garapenetan, eta horretarako izenpetu dugu hitzarmen hau" esan du Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak. Aliantza hau etorkizunerako  egin dugu baina industria gaurtik bertatik dinamizatuko du".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!