Prentsa Aretoa
Berriak
2010/02/16
Txorierriko alkateek Loiuko aireportuaren ondoko herrietako udaletxeekiko lankidetza sistema eskatzen dute
Gorka Carro Bizkaiko Sondika udalerriko alkatea EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak eginiko eskariari erantzuteko izan da gaur goizean Airezko Nabigazioaren gaineko Legearen erreforma aztertzen ari den Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean.
Bilboko aireportuarekin mugakideak diren udalerri guztien izenean eskaini duen hitz egitean - Loiu, Erandio, Zamudio, Derio eta Sondika- Gorka Carrok eskatu du Airezko Nabigaziorako Lege berriak " etorkizunerako komunikazio eta erabaki erakunde baten bidez, etenik gabeko lan sistema egokia ezar dezala AENA, AESA eta Loiuko aireportuarekin mugakide diren udalerri hauen artean", Europa mailako gainerako aireportuetan gertatzen den bezala. Sondikako alkateak Lyongo aireportua aipatu du, lankidetza Merkataritza Ganbera eta mugakide diren Udalerrien arteko lankidetza ematen baita.
Sondikako alkateak Loiuko aireportuarekin muga duten udalerri guztien izenean salatu duenez, eskualde horretan egin nahi den "lan txiki edo handia" egiteko orduan, AENA eta AESA erakundeen baimena beharrezko gertatzen da; Gorka Carrok adierazi duenez, tramite horrek "oztopoak jartzen dizkio eskualde horretako jarduerari", "denboran luzatu egiten da eta prozedurak geldiarazteraino ere iristen da".
Gorka Carrok Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordearen aurrean eskatu du Airezko Nabigazioaren gaineko Lege Berriak "amaiera eman diezaiola toki administrazioek bizi duten egoerari"; bereziki Sustapen Ministerioari zuzenduta, Sondikako alkateak eskatu duenez " batzorde iraunkorrak sor daitezela arazo hauek guztiak konpontzeko eta instituzioen aldetik, edo hobeto esanda, toki gobernuen aldetik, gure udalerrietan kokatzen diren garraio azpiegituren inguruko erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzerik izan dezagun".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS