Prentsa Aretoa

Berriak

2010/03/16

Ortuzarren esanetan “arduragabekeria handia da Eusko Jaurlaritzak porrot egin duelako sentsazioa ematea”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak baieztatu duenez “arduragabekeria handia da Eusko Jaurlaritza porrot egoeran dagoelako sentsazioa ematea”; adierazi duenez Lopezen Exekutiboari eskatuko dio diruzaintzan zenbat diru dagoen esatea, bestela “zerbait larria gertatu delako seinalea litzateke”.

Ezagutzera eman
Ortuzarren esanetan “arduragabekeria handia da Eusko Jaurlaritzak porrot egin duelako sentsazioa ematea”

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek baieztatu du Eusko Jaurlaritza dela 600 milioiko mailegua eskatu behar izatearen arduraduna; aditzera eman duenez “guztiz arduragabea den alarma egoera eragitea, kutxan dirurik ez dagoela esan denean”.
"Guk jakin badakigu Eusko Jaurlaritzaren kutxan euroak badaudela, egon behar dira, iazko diruzaintzako batez besteko saldoa 2.209 milioi eurokoa zelako eta hori da Aguirre jaunaren Sailak emaniko datua. 2010 urteko urtarrilean 1.320 milioi euro zeuden. Otsailaren lehen astean aldundietako ekarpenen lehen ordainketa jaso dute, hau da, 1.557 milioi euro” gaineratu du.
Esandako guztiaren arabera baieztatu duenez “dirua egon badago” baina “diruzaintza alorreko arazoren bat izango dute”. Ortuzarrek ezarri duenez “Eusko Jaurlaritza porrot egoeran dagoelako sentsazioa osoko arduragabekeria da”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!