Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/25
Epaiak Etxebarriako udaleko alkatea, zinegotzia eta teknikaria ustezko prebarikazio delitutik errugabe jo ditu
Bilboko Zigor Arloko 4. Epaitegiak ustezko hirigintza prebarikazio delitutik errugabe jo ditu Etxebarria Bizkaiko alkate den Karmelo Gisasola jeltzalea, Jesus Mari Iriondo EAJ-PNVren zinegotzia, udal arkitektoa eta aurreko alkatea izan zen eta zendutako Iñaki Sodupe. Prozesu hau 1997 urtean sortu zen eta HBren zinegotziek udal Gobernuaren kontra aurkeztu zuten salaketarekin. Salaketaren zioa izan zen Udalak orduko zinegotzi baten senarrari baimena eman ziola nekazal eta abeltzaintza ustiategi bati lotutako etxebizitza eraikitzeko baimena.
Absoluzio ebazpen honek argi uzten du ez dagoela esandako baimena emateko bateraezintasunik eta eskatzaileak behar besteko baldintza guztiak betetzen zituela. Oraindik garrantzitsuagoa da ebazpenean bertan esaten dela salaketa jarri zuten HBko zinegotziek -Santos María Espilla, María Elisa Arrieta eta María Jesús Zubialdea- administrazioarekiko auzien prozesura eman zituzten datuak osorik ez zeudela eta zalantzan jartzen zutela baimena eskatu zuen eskatzailearen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategia eta alde batera utzi zituztela ustiapen hori zalantzarik gabea zela egiaztatzen zituzten datuak.
Era berean, onartu egiten da emandako txosten teknikoen zuzenketa eta Arartekoak baimena emateko elementuak egon badaudela ezartzeko eman duen txostena. Ondorioz, Udalari ere exijitu egiten zaio baimen hau ematea.
Karmelo Gisasola Etxebarriako alkateak berretsi duenez "1997 urtean hasi zen prozesua dago Alkatetza lortzeko borroka baten erdian". Jeltzaleak salatu duenez "tamalgarriena dena da zigor auzia ospatu baino lehenago eta ebazpenari itxaron barik, salaketa jarri zuten zinegotziek baimena indargabetzen zuen ebazpena betetzea exijitu zutela eta udala derrigortuta egon zen eraikitako etxebizitza hau botatzera".
"Jardun arduragabe" honen ondorioak dira "etxebizitzaren titularra den familia etxerik gabe geratu dela eta Udalak eraisketak eragindako kalteengatiko prozesuari aurre egin behar diola", esan du Karmelo Gisasola Etxebarriako alkateak.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS