Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/25
Txorierriko EAJren alkate eta zinegotziek beren intereseko gaiak aztertu dituzte Lezaman
Txorierriko EAJko alkate eta zinegotziek gaur goizean Lezaman izan dute lan bilera Bizkaiko eskualde honetako herrien intereseko gaien inguruan aurrerako pausuak emate aldera. Topaketan izan da Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarraren lehendakaria. Une honetan EAJren uri erakundeek egiaztatu egin dituzte 2011ko hauteskundeetan alkatetzarako hautagaiak izango direnak, hau da: Joseba Goikouria (Erandio), Lander Aiarza (Derio), Alaitz Etxeandia (Lezama), Sorkunde Aiarza (Zamudio), Vicente Arteagoitia (Loiu) eta Gorka Carro (Sondika).
Bileran aztertu dituzten lanen artean izan dira hilabete honetan Senatuan onartu den Aire Bidezko Nabigazioaren gaineko Legea, onartua izan delarik ere jeltzaleek AENA, AESA eta Loiuko aireportuaren mugakideak diren udalerrietako udalen arteko lan sistema etengabea eta egokia ezartzeko aurkeztu duten zuzenketa. Lankidetza hau aireportuaren etorkizunaz eztabaidatzeko eta komunikatzeko erakunde iraunkorraren bidez egiten da, Europako beste aireportuetan egin ohi den bezala.
Era berean mintzatu dira hezkuntza alorreko gaiez, besteak beste Zamudioko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo institutu berriaren inguruan. Iragarri dutenez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatu zaio honen inguruko erabakia hartzen ez den bitartean Derioko institutua handitzeko lanak egin daitezela.
Halaber, alkate eta zinegotzi jeltzaleek Lezamako alkatesari beren laguntasun eta babes osoa adierazi diote "ondo baino hobeto ezagutzen dugu zein den Lezama eta Txorierri osoko EAJren ordezkarien helburu nagusia, hau da, hauteskunde konpromisoak betetzea eta hiritargoaren eskariei erantzutea, kasu honetan gazteentzako etxebizitza babestua eta tasatua eraikitzea ahalbidetuko duten hirigintza egitasmoak garatzea".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS