Prentsa Aretoa
Berriak
2010/03/28
Ortuzar: “Zapatero maldan behera doan Gobernua zuzentzen du. Zurbano ezereztu du eta inork ez du beragan konfiantzarik”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak gaur goizean esan du José Luis Rodríguez Zapaterok "maldan beheran doan Gobernua" zuzentzen duela, "Zurbano ezerezean utzi du eta inork ez du beragan konfiantzarik". Ortuzarrek berba hauek erabili ditu Iñaki Azkuna, José Luis Bilbao eta Ana Madariaga EAJ-PNVk hurrenez hurren Bilboko alkatetzarako, Bizkaiko Aldundi Nagusirako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakarirako aukeratu dituen hautagaiak aurkezteko ekitaldian.
Andoni Ortuzarren ustetan hitzarmena "ezerezetan geratu da" eta esan egin du EAJ-PNV bere horretan mantenduko dela "deitzen dutenean", baina "oso konfiantza gutxirekin". Bere agerraldian ere José Luis Rodríguez Zapatero presidenteburua krisiaren aurrean garatzen ari den kudeatze lan "ezin okerragoaz" mintzatu da. Ortuzarrek esan du "konfiantza giroa" sortzean ere porrot egin du Alderdi guztien artean "ez dakien Gobernuari" lagun diezaioten.
Atzokoan Mario Fernández BBKren lehendakariak egindako adierazpenak "ehuneko ehunean" bereganatzen dituela esanda baieztatu du Zurbanoko Hitzarmena "porrota" dela Zapaterok deuseztatu duelako. Baieztatu egin du inongo indar politikorik ez duela "bere hitzetan" sinesten. Bere esanetan "bilatzen zuena itxurako eragiketa mediatikoa baino ez zen. "Argazkia interesatzen zaio, baina bilerak ez ditu ondo eramaten".
EAJ-PNVren BBBren lehendakariak azpimarratu duenez , bere alderdia "arduratsu" jokatzen ari da eta zentzu horretan gogoratu du ekimenak eraman zituztela Zurbanoko Hitzarmenera eta bertan eman zirela Euskadirako egitasmoak eta Euskadiko "industria arrakastaren eredua" kanpoan erabiltzeko proposamenak. "Eta gure proposamenak ez du aurrera egin ez delako aintzat hartu EAJren kokapen arduratsua. Gainera, izan duten lehen aukeran gurekin zituzten konpromisoak urratu dituzte, besteak beste Sozietateen gaineko Legearen atzerapena".
"Hiritargoak hauteskunde garaian beren sentipenak adierazten ditu ematen dituen botoen bidez, eta Euskadin sentipen hauek dira ondoeza, ziurgabetasuna eta Zapateroren politikarekiko babes eta ilusiorik eza" hauxe da Ortuzarrek espainiar gobernuburuari luzatu dion mezua Iñaki Azkuna, José Luis Bilbao eta Ana Madariaga EAJ-PNVk BIlboko Alkate, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari izateko aukeratu dituen hautagaiak aurkezteko ekitaldian.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS