Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/15

EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari pertsona nagusien etxebizitzak egokitzeko “egitasmo autonomikoa” egitea eskatu dio

Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak gaurkoan aurkeztu duen proposamenaren bidez EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio  "adineko pertsonen etxebizitzak egokitzeko egitasmo autonomikoa" egin dezala, egokitzapenaren gastua ordaintzerik ez duten adinekoentzako diru laguntasunak ahalbidetzeko eta horrela beren etxeetan bizitzen jarraitzerik izan dezaten.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVk azaldu duenez, ekimen honen bidez Exekutibo autonomikoari eskatzen zaio laguntasun ekonomiko eta teknikoak emateko Dekretu berria onar dezan, adineko pertsonen etxebizitzak egokitzeko, adinekoak bizi diren eraikinetako oztopoak kentzeko eta  igogailuak jartzeko.  

Halaber, egiten den planteamenduaren arabera, ohiko etxebizitzan egokitzapenik ezin bada egin, adineko pertsonak babes ofizialeko etxebizitza eskuratzea ahalbidetzea proposatzen da, ohiko etxebizitzak  alokairu sozialerako jartzearekin batera. Halaber, ekimen honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Legebiltzarrari eman diezaion honen inguruan hartuko diren erabakien berri.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!