Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/15
Imanol Landa: “Agirre Euskadiren eta askatasunaren alde dena eman zutenen belaunaldi bateko ordezkaririk handiena izan zen”
Getxoko Udalak Agirre ta Lekube, 1931 eta 1933 urteen artean Getxoko alkatea eta Euskadiko lehen lehendakaria izandakoari omenaldia egin dio gaur. Bere heriotzaren 50. urteurrena betetzen denean, erakunde getxotarrak Agirre-Zabala familiak, Getxon izan zuen etxebizitzan, San Inazioko elizaren aurrean, oroitzapenezko plaka bat ipini dute.
Imanol Landa alkatearekin izan dira Aintzane eta Joseba Andoni, Agirre Lehendakariaren seme-alabak; Eusko Jaurlaritzako aurreko lehendakari, Juan Jose Ibarretxe; EAJren EBBren lehendakaria, Iñigo Urkullu; Bizkaiko Ahaldun Nagusi, José Luis Bilbao; Getxon demokrazia aldian alkate izandako Jesús Javier Aguirre, Francisco Javier Urrechua, Javier Sarria eta Iñaki Zarraoa; Getxoko Udaleko alderdi politikoen eledun eta zinegotziak (EAJ, PP eta PSE-EErenak); eta euskal politikagintza, instituzio, gizarte eta kulturgintzako ordezkaritza zabal bat.
Joseba Agirre, Lehendakariaren semeak, bere aldetik eskerrak eman ditu omenaldiarengatik eta aitak izan zuen bizitza tinkoaren pasadizo batzuk gogora ekarri ondoren, baloreei garrantzi handia ematen zien gizona zela azpimarratu du. "Eta, guztien artean, garrantzitsuenak, oinarrizkoak: familia eta euskara".
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak esan duenez, "Agirre tar Jose Antonio lehendakari handi bat izan zen, pertsona esanguratsua, euskal herriaren eskubide historikoetan sinesten zuena, euskal Foruetan sinesten zuena, oraindik ere Euskal Herriaren benetako Konstituzioa direla".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS