Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/26
Belokik salatu duenez Sustapen ministerioak “arduragabeki” jardun du Basauriko trenbide gunea erabiltzeko eskariari erantzuteko orduan
Jose Ramón Beloki Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean EAJ-PNVren bozeramailea denak gaurkoan salatu du Sustapen ministerioak "lan handiak" egiteari ekiten diola eta "guztiz arduragabe" jarduten du Basauriko Pozokoetxe gunea behin behineko aparkalekua egiteko erabiltzeko baimenari erantzuteko orduan.
Jeltzaleak bere poztasuna agertu du Basauriko Udalak egin duen iragarpenagatik, Sustapen ministerioak behin behineko aparkalekua egiteko orubea utziko duela esan du EAJ-PNVk Ez Legezko Proposamena aurkeztera zihoala esan eta minutu batzuk beranduago.
Belokik azaldu duenez, "denak kexatzen dira" Sustapen ministerioak ez duela erantzuten, edo berandu eta epez kanpo erantzuten duela, eta guk esan diegu horrela ez dagoela jarraitzerik, gauzak erantzun egin behar direla. Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordean EAJ-PNVren bozeramaileak berretsi egin duenez, Pozokoetxen behin behineko aparkalekua egitearen inguruko erantzuna "argi dago ezin dela datarik gabe atzeratu, erantzun horrek ezezkoa suposatzen duelako".
Diputatu jeltzaleak iragarri duenez, ministerioaren jarrerekin "eskarmentua" dutela kontuan izanik, Ez Legezko Proposamena aurkeztu dute eta ikusiko dute bere garaian "jendea Adifen erantzunarekin pozik ote dagoen".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS