Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/27

Durangok gaurkoan inauguratuko ditu igeritoki berriak eta Landako Kirolgunea II gimnasioa

Azkenean heldu da eguna, Durangoko bizilagunek gaurkoan inauguratuko dituzte igeritoki berriak eta Landako Kirolgunea II gimnasioa, zazpi ontzi eta kirol anitzetarako aretoak bateratzen dituen kirol gune handia hiru solairuko eraikinean eta 7422 metro koadrotan. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan hasiko da.

Ezagutzera eman
Bertan izango dira Udalaren ordezkariak eta Tabira Igeriketa Kluba, David Meca igerilaria eta Javier Berasategi kirolaria. Inaugurazio eguna gaur den arren instalazioak astelehenean irekiko dira. Sotoan, 35 aparkaleku izango dira; behe solairuan, kafetegia; eta lehen solairuan egongo dira fitness aretoak. Horrez gain, asteazken, ostegun eta ostiraletan, gidatutako bisitak eskainiko dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!