Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/28
BerriakAna Madariagak baieztatu duenez, Ezkerraldeko euskara “Patxi Lopezek ezagutzen ez duen errealitatea da”
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakariak baieztatu duenez, Ezkerraldeko euskara "egunetik egunera bertan bizi garenok egiaztatzen dugun errealitatea da" Patxi Lopezek adierazitakoaren alderantzizkoa hain zuzen.
Argitara eman duen adierazpenean Madariagak Lopezi gogoratu dio bera ere Ezkerraldekoa dela, Portugaletekoa hain zuzen "eta bertako eta inguruko herrietako milaka bizilagun dira euskaldunak direnak eta euskara normaltasun osoz erabiltzen dutenak". "Bere hitzak irakurrita, ikusten denez Lopezek urte batean bere erroak ahaztu eta Ajuria Enean giltzatu da errealitatetik urrun", esan du.
Zentzu honetan adierazi duenez, "familiaren iragana eta frankismoaren zapalketa gogoratzea hain gustuko badu, gogoratu beharko luke erregimen frankistaren obsesiotako bat zela euskal hizkuntzarekin amaitzea". "Gure aita eta amek seme-alabei transmititzeko egin duten ahaleginari ezker eta ezagutzen ez zutenek ikasteko egin duten ahaleginari esker, gaur egun normaltasun osoz hitz egiten da euskaraz Ezkerraldean", gaineratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS