Prentsa Aretoa

Berriak

2010/04/30

Bermeok Bizkaiko errepideen maketak erakutsiko ditu maiatzetik aurrera

Bermeo herrian izango da maiatzetik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 16tik aurrera Gernikako Batzar Etxean erakusten duen errepide berrien maketen erakusketa. Honen bidez, ezagutzera emango da Busturialde eta Mungialdean komunikabideak hobetzearren egingo diren errepide egitasmo berriak, besteak beste hauen artean daude Bermeoko saihesbidea eta Mungia-Bermeo errepide ardatza, Sollubeko tunela hartzen duena.

Ezagutzera eman
Bermeoko saihesbidearen egitasmoa, Mungia-Bermeo ardatza eta Autzaganako tunela, Amorebieta-Muxika ardatz erradiala dira  aurreikusi diren errepide nagusiak.

Mungia-Bermeo zatiaren hasieran egongo da Mungiako oraingo saihesbidearekin egingo den lotunea, Plentziarako errepidearen lotunea dagoen tokian. Bideak iparralderako norabidea hartzen du eta alde batera uzten du Mungiako saihesbidea.

Sollubeko gainean 1.150 metroko luzera izango duen tunel berria egingo da. Eraikuntza honek 13 kilometroko luzera izango du eta Bermeo eta Bakio herrietarako sarbideetarako lotunea izango du, hau da 20.000 biztanle kopuru bateratzen dituzten herriekin lotuko da.

Xabier Legarreta Bermeoko alkateak Bizkaiko Foru Aldundiari eskertu nahi izan dio Bermeo herriak herrialde historikoarekin duen komunikazioa hobetzeko  eta segurtasuna handitzeko egin izan duen ahalegina. Exekuzio datak daude eta gauzak legegintzaldia amaitu baino lehen ezartzea espero da. "albiste ona da Bermeo herriarentzat eta eskualde osoarentzat", gaineratu du Legarretak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!