Prentsa Aretoa
Berriak
2010/04/30
Erandiok zati batean birmoldatuko du Goikoako Udaletxe zaharra eta Juanene Enparantza hobetzeko lanak egingo ditu
Erandioko Udalak datorren udan ekingo dio Goikoa auzoan kokatuta dagoen udaletxe zaharra birmoldatzeko lehen aldiari. Beste alde batetik, Udal Bilkurak Juanene Enpantza bi alditan hobetzeko lanari ekiteko diru partida onartu berri du.
Udal korporaziak 170.000 euroko kopurua ezarriko ditu lehen lanetarako, eta funtsean 1890koa den eraikin zaharraren atzealdea eta teilatua konpontzen erabiliko da. Helburu nagusia da elementu ezegonkorrekin amaitzea eta teilen erorketa eta Goikolanda ikastetxeko patiora horma zatiak erortzea ekiditea. Bien bitartean, segurtasun neurri batzuk ere hartu dira, besteak beste, "bisera" bat jarriko da horma zatiak ikastetxera eror ez daitezen. Sare bat ere jarri da erorketak ekiditeko eta jolastokian bost metroko segurtasuneko perimetroa ezarri da ikasleen artean arriskurik egon ez dadin.
Juanene enparantzaren birmoldatzea bi alditan egingo da. 307.000 euro emango dira aurten eta beste horrenbeste 2011 urteko aurrekontutik. Egitasmoa uda ostean esleituko da eta lanek sei hilabeteko iraupena izango dute.
Juanene enparantzaren birmoldatzea bi alditan egingo da. 307.000 euro emango dira aurten eta beste horrenbeste 2011 urteko aurrekontutik. Egitasmoa uda ostean esleituko da eta lanek sei hilabeteko iraupena izango dute.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












